lasterketa

LASTERKETA

 

Aurkezpena


Lasterketa hau 2008-ko urtarrilean istripu batean joan zitzaigun Mikel Garmendia-ren omenaldi bezela antolatu da. Mendi lasterketetan, herri kiroletan, eta abarretan ibiltzen zen kirolari honi omenaldi gisa antolatu nahi izan da lasterketa hau, berak hain sarritan entrenatzeko erabiltzen zituen mendietan barna.

Axari Trail Mikel Garmendia memoriala lasterketa Aralar eta Aizkorri-Aratz parke natural artean dauden Idiazabalgo mendietan barna egiten da. Honela parke natural hauen bista paregabeaz gozatzeko aukera izango dute lasterketan parte hartzen dutenek. Beste alde batetik Idiazabal, gaztagaitik hain ezaguna den herri txikia ezagutzeko aukera izango da. 

Nola heldu

DONOSTIATIK 46 Km-ra:

A-1ean Iruñea Gasteiz norabidean hartu
416 irteera hartu Idiazabal norabidean

BILBOTIK 88 km-ra:

AP-8 DONOSTIA-SAN SEBASTIAN norabidean hartu
E-5 Bergara doan irteera hartu
Bergaran GI-632 errepidea jarraitu Beasaina iritsi arte
A-1ean sartu Iruñea Gasteiz norabidean
416 irteera hartu Idiazabal norabidean

GASTEIZTIK 65 Km-ra:

A-1 Donostia-Iruñea norabidean hartu
Altsasun Donostia norabidea hartu A-1ean jarraituz
412 irteera hartu Idiazabal norabidean

IRUÑEATIK 67Km-ra:

AP-15 Donostia norabidean hartu
112. irteera Altsasu-Gasteiz norabidea hartu
29. irteera Donostia norabidea hartu
412 irteera hartu Idiazabal norabidean

Sariak

Sari ekonomikoa sailkapen absolutuko lehenengo hiru mutil eta lehenengo hiru neskek jasoko dute (zein kategoritakoa den kontutan hartu gabe: beterano, senior, federatu edo ez federatua…).

Gizonezkoen absolutua:
1. 300€
2. 200€
3. 100€

Emakumezkoen absolutua:
1. 300€
2. 200€
3. 100€

IDIAZABALGO UDALA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

facebook

AXARITRAIL
20213 Idiazabal · Gipuzkoa