ANOA-GUNEEN ALDAKETA

2016 urteko berrikuntza edo aldaketa nagusienetakoa, anoa guneen leku aldaketak izango dira.

Ibilbideak ez du aldaketarik jasango iazkoarekin alderatuta, ezta anoa gune kopuruak ere. Bai ordea anoa guneak egongo diren lekuek.

Ibilbidean zeharreko distribuzio egokiago baten bila eta korrikalarien beharretara hobeto egokituko direnaren ideiarekin egin ditugu aldaketak.

Ojarbin genuen lehen anoa gunea (3 km), hirumugata langa hasierara eraman dugu (5 km). Orain arte bezela, anoa gune hau, likidoena bakarrik izango da.

Hau honela, dantzalekun genuen anoa gunea kendu egin dugu eta Artteitta eta Etzegarate tartean anoa gune berri bat jartzea erabaki dugu. Anoa gune hau Izuzkon jarria egongo da (11,5 km.)

Lasterketako azken gunea, oregin zegoena (21,8 km.), aldapa beheraka zela ikusirik eta leku egokiago bat bilatze aldera, atxurbiko tontorrera lekualdatzea erabaki dugu, beraz, azken anoa gunea 21,5 km-an geratuko da.

Hau honela, 2016 urtera begira, horrela geratuko dira anoa gunean:

  1. Hirumugata langa - 5 km - Likidoa

  2. Artteitta 1 - 9,1 km - Likido + solidoa

  3. Izuzko -11,5 km - Likido + solidoa

  4. Etzegarate - 14,3 km - Likido + solidoa

  5. Artteitta 2 - 18,4 km - Likido + solidoa

  6. Atxurbi - 21,3 km - Likido + solidoa

Facebook Twitter
IDIAZABALGO UDALA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

facebook

AXARITRAIL
20213 Idiazabal · Gipuzkoa