“PURA VIDA” FILMAREN PROIEKZIOA

Axari Trail lasterketaren astebukaerako egitarauaren barruan, aurkezpen eta txarla teknikoaren ondoren, 19:45 aldera, Iñaki Otxoa de Olza-ren inguruan eginiko “Pura Vida” filmaren proiekzio emanaldia izango dugu.

Sinopsia

Annapurnaren hego-isurialdean, 7.400 metroko altitudean, Iñaki Ochoa de Olza azkenetan dago. Berarekin dagoen kordadako lagunak alarma-oihua ematen du. Eta munduaren beste puntatik, himalayismoaren historian aurrekaririk ez duen erreskatea antolatzen da.

Egin dituen tontorrez harago, Iñaki aparta da.

Halaber, apartak dira haren bizitza salbatzeko erreskate-lanak eta salbamenduan bizitza arriskuan jartzen duten pertsonak.

Haien araua bizitzea baita. Modu posible bakarrean bizitzea:intentsitatez eta zintzotasunez.

Facebook Twitter
IDIAZABALGO UDALA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

facebook

AXARITRAIL
20213 Idiazabal · Gipuzkoa