AXARI TRAIL 2021. IZENEMATE IRIKIERA DATA

Pixkanaka hari gara forma ematen aurtengo edizio honi…

 Izenemateak irekitzeko eguna ere finkatu dugu.

Aurtengo izenematea uztailaren 12an irekiko dugu, goizeko 09:00tan, www.kronoak.com web gunearen bitartez, 2019 urtean egin genuen bezela.

Lasterketa ospatuko zela publiko egin genuen egunean esan genuen bezela, ez da betiko Axari Trail izango baina betikoan bezela sentitu arazi nahi zaitugu.

Egoerak hala eskatzen duelako, aurtengo araudia aldakorra izango da, unean uneko egoerari erantzungo dien irizpideek baldintzatuko bait dute gure jarduna. Eta horregatik, orain arte ezagutun dugun Axari Trail lasterketa eta bere inguruan antolatu izan ohi ditugun hainbat ekintza burutzerik ez dugu izango.

Gure lasterketaren ikur izan ohi den lasterketa ondorengo bazkaria egiterik ez dugu izango, COVID-19 egoerak ez bait du horretarako baldintzarik ematen.

Dutxa eta konsigna zerbitzua ere ziurrenik ez dira posible izango.

Axari Trail lasterketaren hasieratik ditugun patrozinadore eta laguntzaileentzat ere ez dira momentu errexak. Ahal duten heinean lagundu nahi digute eta bihotzez eskertzen diegu egiten ari diren esfortzua!!

Hau honela, lasterketako oroigarri bezela eman ohi dugun kamixeta eta hemengo produktuz osatutako korrikalari poltsa emateko moduan izango garela esateko moduan gaude.

Izenemateak ireki eta lasterketa egunerarte, burubelarri lanean jarraituko dugu, momentu bakoitzean daukagun osasun egoera aztertu eta lasterketari buruzko informazio zehatzena ematen.

Irailaren 12an Idiazabal-en elkar ikusiko dugunaren esperantzan eta egun horretararte egingo dugun lanak merezi izango duenaren uste itxuarekin jarraituko dugu! Ilusioz eta gogotsu…

AXARI TRAIL ANTOLAKUNTZA

Facebook Twitter
IDIAZABALGO UDALA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

facebook

AXARITRAIL
20213 Idiazabal · Gipuzkoa