turismoa


IDIAZABAL EZAGUTU

 

Idiazabal

Idiazabal, Jatorri izendapen bera duen gaztarengatik ezaguna, ondare kultural eta erlijioso zabala duen natur kokaleku paregabea da. Aizkorri eta Aralar mendi lerroen tartean aurkitzen delarik.

Idiazabal gaztaren jatorria

1987an sortu zen Idiazabal Jatorrizko Izenaren Kontseilua. Jatorri deituraren bitartez, ordurarte Hego Euskal Herrian bere kabuz, latxa ardiaren esnea erabiliz gazta egiten zuten artzainak bildu nahi zituzten, latxa ardia galtzeko zorian baitzegoen. Horrekin batera, ardi gaztaren inguruan egiten zen iruzurrari aurre egin nahi zitzaion, izan ere ardi esnez egindakoa zelakoan, bestelako gazta saltzen zuen hainbatek.

Idiazabal gazta, latxa ardiaren esne gordin hutsez egiten da, esne garbi eta osoarekin. Pasteurizatu gabea izan behar du. Gazta ontzeko bi eta sei hilabete arteko epea behar da. Gazta ketua edo ketu gabea izan daiteke, nahiz eta historikoki Idiazabalgo gazta definitzerakoan ketutakoari dagokiona izan.

GR-283 Idiazabal gaztaren ibilbidea

Ezagutu astebeteko mendi ibilbide zirkular honetan Gipuzkoa barnealdeko ingurune idilikoak!

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da.

Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283, 6 etapaz osatzen da.9,777 metroko desnibel metatua du, desnibel positiboa 4,920 metro da eta negatiboa 4,857, eta guztira 95,7 kilometroko luzera du. Etapa bakoitza egun batean egiteko pentsatua dago. Goierri, Urola Garaia eta Deba Garaia bailarak gurutzatzen ditu.

Informazio gehiago:

www.idiazabalturismo.com

www.idiazabalgaztarenibilbidea.com

www.goierriturismo.com

www.basquehighlands.eus

IDIAZABALGO UDALA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

facebook

AXARITRAIL
20213 Idiazabal · Gipuzkoa