Aurtengo urtean, AXARI TRAIL Lasterketa EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA izango da.
Hori kontutan izanik, AXARI TRAIL eta AXARI TRAIL TXIKI-ren kategoriak honela geratuko dira:
KATEGORIAK:
Euskal Herriko Txapelketa izanik, EMF arautegian dauden kategoriak hartuko dira kontutan sailkapen ofizialetarako:
KADETEAK: 15,16 eta 17 urtekoak. Hauek, AXARI TRAIL TXIKI egin beharko dute derrigorrez eta gurasoen baimena aurkeztu beharko dute lasterketan parte hartu ahal izateko.
JUNIORAK: 18,19 eta 20 urtekoak. Euskal Herriko Txapelketarako puntuatu nahi dutenek AXARI TRAIL TXIKI egin beharko dute derrigorrez.
SENIOR-AK: 21 urtez gorakoak. Hauek, AXARI TRAIL edo nahi izan ezkero, AXARI TRAIL TXIKI egiteko aukera izango dute. Euskal Herriko Txapelketarako puntuatu nahi dutenek AXARI TRAIL egin beharko dute.
OHARRA: Kontuan hartuko den adina, korrikalariak 2016 urte honetako abenduaren 31n duen adina izango da.
Iaz, AXARI TRAIL TXIKI korrikalari ororentzat irikitzeak izan zuen arrakasta kontutan harturik, aurten ere irizpide berarekin jarraitzea erabaki dugu. Mendi lasterketetan hasi berria denak edo AXARI TRAIL egiteko moduan ikusten ez denarentzat aukera oso ona zela iruditu zitzaigun eta izan zen lasterkari kopuruak (102 korrikalari) erabaki egokia izan zela konfirmatu besterik ez digu egiten.
Berdin gertatzen da Junior kategoriarekin ere. EMF arautegiko irizpideak jarraituz, EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA-n puntuatu nahi duten Junior lasterkariek AXARI TRAIL TXIKI egin beharko dute derrigorrez. 18 urtez gorako korrikalariak izaki eta iadanik gurasoen baimenik behar ez dutenez, bere erabakiz, AXARI TRAIL lasterketan parte hartu nahi badu aukera izango du, baiña, EMF-ren Sailkapenetatik kanpo geratuko da, berari dagokion kategoriako lasterketa ez delako.
IZEN-EMATEAK:
Aurretik aipatu diren kategoria irizpideen arabera, honela geratzen dira 2016 urteko izenemate prezioak:
AXARI TRAIL TXIKI:
KADETEAK, txip horiarekin, 5 €
KADETEAK, txip txuria, 7 €
JUNIORAK, txip horiarekin, 5 €
JUNIORAK, txip txuria, 7 €
SENIOR FEDERATUAK, txip horiarekin, 18 €
SENIOR FEDERATUAK, txip txuria, 20 €
SENIOR FEDERATU GABEAK, txip horiarekin, 23 €
SENIOR FEDERATU GABEAK, txip txuria, 25 €
AXARI TRAIL:
JUNIOR + SENIOR FEDERATUAK, txip horiarekin, 18 €
JUNIOR + SENIOR FEDERATUAK, txip txuria, 20 €
JUNIOR + SENIOR FEDERATU GABEAK, txip horiarekin, 23 €
JUNIOR + SENIOR FEDERATU GABEAK, txip txuria, 25 €
OHARRAK:
Lasterkari gazteen partehartzea bultzatu aldera, KADETE eta JUNIOR-ek prezio berezia izango dute.
AXARI TRAIL egitea erabakitzen duten JUNIOR-ek ordea lasterkari senior-en prezio bera ordaindu beharko dute.
Izena emateko epea: 2016ko Maiatzaren 30etik Irailaren 6 arte (barne): soilik internetez egin daiteke. www.kirolprobak.com webgunean.
Aurtengo urtean, AXARI TRAIL Lasterketa EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA izango da. Hori kontutan izanik, AXARI TRAIL eta AXARI TRAIL TXIKI-ren kategoriak honela geratuko dira: