AXARI TRAIL AURKEZPENA + PROIEKZIOA

Urteroko legez, Idiazabal-go kirol astearen barruan, Ekainaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan Idiazabalgo udaletxeko Areto Nagusian, AXARI TRAIL mendi lasterketaren aurkezpena egingo dugu.

2016 urteko edizioari dagozkion berritasunez gain, lasterketari buruzko informazio teknikoa emango da eta edonork izan ditzakeen duda edo kezkaz argitzeko aukera ere izango da.

Aurkezpenaren ondoren, 19:30 aldera, Alberto Zerain mendizale eta himalayista-ren proiekzio bat ikusteko aukera izango da. Berriki egin duen Dhaulagiri-ko espedizioaz gain, Broad Peak eta K2-ra egindako espedizioen inguruko proiekzioa emango du. Ondoren, berarekin, galdera-erantzunen tartea ere izango da.

 

 Aurkezpen Kartela      Prentsa Dossierra 

Facebook Twitter
IDIAZABALGO UDALA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

facebook

AXARITRAIL
20213 Idiazabal · Gipuzkoa