2019 IZENEMATE IREKIERA EGUNA + BERRITASUNAK

Ia badugu 2019 urte honetako edizioaren izenamate irekiera eguna!!

Ezer larririk ez bada, bihar, ekainaren 6, goizeko 09:00tan irekiko dugu izenematea.

Aurten izenemate plataforma aldatu dugu eta www.rockthesport.com plataformaren bitartez egingo ditugu izenemateak.

Orain arteko txip hori eta txurien sistema alde batetara utzi eta dortsalean bertan doan txip sistema aukeratu dugu aurtengo ediziorako.

Beste alde batetik, lasterketa bat antolatzeko eta korrikalarien segurtasuna bermatzeko seguruak geroz eta garrantzi haundiagoa hartzen ari diren une honetan, eta aurten federazioak antolatzen duen Ranking sailkapenetik kanpo geratu garenez, lasterketa egunean federatuta egon edo ez, antolakuntzak korrikalari guztientzat asegurua egitea erabaki du. Hau honela, eta aurretiaz esan ditugun arrazoiak kontutan hartuta:

Lasterkari denentzat prezio bera izango da aurtengo lasterketetan, bai AXARI TRAIL egin bai AXARI TRAIL TXIKI egin. Bai federatuta egon edo ez… Denentzat izenamatea 25€-tan jarri dugu.

Kadete kategoriako neska mutikoek, AXARI TRAIL TXIKI lasterketa egin beharko dute derrigorrez eta beraiek 7€ ordaindu beharko dute izenematea.

Aurtengo beste berrikuntzetako bat: izenematea egiten duzuen momentuan bertan, zuen familiarrentzat/lagunentzat, bazkari txartela hartu eta izenamatearekin batera ordaintzeko aukera izango duzuela.

Kontutan hartu korrikalariok dohainik duzuela bazkariko txartela eta besteok 4€-an erosi ahalko dituzuela tiket-ak. Izenemate garaian hartzen ez badituzu, lasai!! Egunean bertan erosteko aukera izango duzue eta!! Aurrez AXARI TRAIL-en parte hartu duzuen guztiok badakizue bazkariari garrantzi haundia ematen diogula eta hortan ere gure esfortzu guztiak jartzen ditugula: 800 lagunentzako paella, HAZI-k eskeinitako Lumagorri oilaskoarekin, KAIKU postrea, sagardoa txotx-etik…

Aurtengo berrikuntza guztiak zuen gustokoak izango direlakoan, irailaren 8an espero zaituztegu!!

Facebook Twitter
IDIAZABALGO UDALA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

facebook

AXARITRAIL
20213 Idiazabal · Gipuzkoa