Aurrera goaz aurtengo edizioarekin

2024 urteko izen-emateak martxan jarrita, aurrera goaz aurtengo edizioarekin! Berrikuntzetako bat, ibilbidean zehar Arttaitta gainean izango den desbiderapen txiki bat aurkeztu nahi dizuegu. Bertan, Idiazabalgo Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera osatutako proiektu baten harira ameztia berreskuratzeko lanak egiten ari dira, babestutako habitat bat dugulako. Eremu zahurgarria izanik, Axari Trail lasterketak ahalik eta inpaktu gutxien egiteko ahaleginean, ibilbidea metro batzuk lekuz aldatu da, ondorengo argazkietan ikus dezakezuen bezala.

   

   

 

Facebook Twitter
IDIAZABALGO UDALA EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA

facebook

AXARITRAIL
20213 Idiazabal · Gipuzkoa